XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta miss Rosa bakarrik al zen gela guzti honen ardura zeramana? - Bai, miss Rosa. Hark bakarrik zekien honen berri.

- Baliteke, baina ez dakit, ba... - Zer ba?.

- Ikusten al dituzu burtsa guztietako miss Rosaren akzioen geziak? Gorantz begira zeuden ia gehienak atzokoan.

Beherantz daude gaurkoan.

Pantailei begira bota zituen Madamek pare bat minutu, zerbait argituko.

Jokin Beitiaren izena desagertua zegoen programen tituluetatik.

Beno, beno... Atzokoan geziak gorantz, gaur beherantz... Negozioak! Puafff!.

John Waynek burura eraman zuen esku bat eta ilea banatzen hasi zen, atzera eta aurrera.

Ezer asko ulertzen ez zuen seinale.

- Eta? - Norbaitek miss Rosaren gorabeherak oso gaizki doazela sinisterazi nahi digun seinale.

- Baina, nork? - Zeuk erantzun beharko didazu, Erik.

Morroi eta neskame jendilaje guzti horren artean, nor izan daiteke video hori jartzeko gauza, hemengo pantaila guzti hauek manipulatzeko gauza? - Nik dakidala, inor ez.

Sobre bat atera zuen patrikatik Madamek: - Ezagutzen al duzu sobre hau?.

- Noski ezagutzen dudala. Kameliarentzat eman nizun neuk atzo.